Erandioko Muturreko Jokoek 2.000 euro batu dute Mikeltxo Txapeldun egitasmorako

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 24a, 17:32

Mikel Martin gaztetxoa txekeagaz, emate-ekitaldian. © ERANDIO SKATE

Erandio Skate eta Jaialdi elkarteek 2.032 euroko txeke bat eman zioten pasa den domekan Mikel Martin gaixotasun arraroa pairatzen duen Barakaldoko mutikoari eta bere sendiari, gazteak "jasaten duen gaixotasuna pairagarri egiten laguntzeko". Diru hori ekainaren 11n eta 12an batu zuten, Altzagan egindako Erandioko Muturreko Jokoetan eta Mikeltxo Txapeldun proiekturako izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun