Uribe Kosta jaietan 2016

Sei egun iraungo dute Astrabuduko jaiek

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 4a, 10:47

Ulpiano astoak irudikatzen ditu Astrabuduko San Lorentzo jaiak. © ERANDIOKO UDALA

Abuztuaren 5ean, barikua, hasiko dira jaiak Astrabuduan. Abuztuaren 10eko San Lorentzo egunera arte iraungo dute ospakizunek. Bertan, 80 bat jardueraz gozatu ahal izango dute auzokideek, beste erandioztarrek eta bisitariek. Ekitaldi horien guztien artean, hilaren 9an, martitzena, Euskara Eguna ospatuko dute; besteak beste, talo tailerra, Kantagunearen emanaldia, herri-bazkaria, Olgetan Solas kirol-jarduerak euskaraz, Irrien Lagunen emanaldia, eta dantza-plaza egongo dira. Euskararen Eguna amaitzeko, Gora Herria musika-taldeak girotuko du gaueko dantzaldia.

Mendiguren plazan egongo da kontzertuen oholtza nagusia, txosnakaz batera. Horrez gainera, umeentzako  jolasak, nagusientzako dantzaldiak, lehiaketa gastronomikoak, kirol-ekitaldiak, eta abar egongo dira. Halere, jaietako ardatz nagusia kuadrillen parte-hartzea izango da. Kuadrilla nagusiek hainbat proba edukiko dute; txikiek ere bai.

Egitaraua

Abuztuak 5, barikua

  • 11:00 Txiki-kalejira Ulpianogaz, Josu Murueta plazatik.
  • 11:30 Txikien txupina, Ignazio Aldekoan.
  • 11:45 Tailerrak eta puzgarriak, Ignazio Aldekoa plazan.
  • 11:45 Jaioberriei ondo-etorria, Ignazio Aldekoan.
  • 12:00 Talde-argazkia, Ulpianogaz.
  • 12:00 Gaiteroak.
  • 18:30 Hiru Gurutzetara igoera.
  • 19:00 Kuadrillen jaitsiera, Hiru Gurutzetatik (kuadrillen olinpiada).
  • 20:30 Pregoia eta txupinazoa, El rabo de Ulpiano kuadrillagaz, Josu Murueta plazan.
  • 20:30 Txosnen irekiera, Mendiguren plazan.
  • 20:45 Larraindantza, Mendiguren plazan.
  • 21:00 Txorizo-jana, batzokian.
  • 21:00 Berta Bittersweet-en kontzertua, Etxegorri kalean.
  • 22:00 Nagusientzako dantzaldia, Josu Muruetan.
  • 22:45 Memphis Belle, Vendetta eta Tea Party taldeen kontzertua, Mendiguren plazan.
  • 23:00 Diskoteka mugikorra, Trabudu plazan.

Abuztuak 6, zapatua

  • 10:00 Izen-ematea, Marmitako txapelketan, Madaripen.
  • 11:00 Tailerrak eta puzgarriak, Ignazio Aldekoa plazan.
  • 11:00 Askotariko kirolak, txikien kuadrillentzat, futbol-zelaian.
  • 12:00 Tiragoma txapelketa, Madaripen.
  • 12:30 Kalejira eta Kantagunea, Josu Muruetatik.
  • 13:00 Talde-argazkia, Madaripen.
  • 13:00 Bits-jaia, Ignazio Aldekoan.
  • 13:30 Marmiten aurkezpena, Madaripen.
  • 16:00 X. Mus Txapelketa, Beltzez Pubean.
  • 16:00 V. Tute Txapelketa, batzokian.
  • 17:00 Txikientzako tailerrak eta puzgarriak, Ignazio Aldekoa plazan.
  • 17:00 Biatloia (kuadrillen olinpiada), Mezo eta Atxe kaleen arteko bidegurutzetik hasita.
  • 17:00 Beste Bar: Cuarto Traste, Nomadas eta Trikinosis taldeak, Extremadurako Etxean, Stopen eta Marsan/Eguzkiloren.
  • 18:00 Herri-lasterketa, Mezo eta Atxe kaleen arteko bidegurutzean.
  • 18:00 Handi eta txikientzak mozorro-txapelketa, batzokiaren laguntzaz.
  • 18:30 IX. Igel-toka txapelketa, Coppi tabernaren laguntzaz.
  • 18:30 Txokolate-jana, batzokiaren laguntzaz.
  • 19:45 Txorizo-jana, Mezo eta Atxe kaleen arteko bidegurutzean.
  • 20:00 Dardo-txapelketa, Silver Star tabernaren laguntzaz.
  • 21:00 Kick boxing erakusketa, Josu Murueta plazan.
  • 22:00 Goatekea, Josu Murueta plazan.
  • 22:45 Urban, The Uskis eta Izerdi Gorria taldeen kontzertua, Mendiguren plazan.
  • 23:00 Mangas DJa eta diskoteka mugikorra, Trabudu plazan.

Abuztuak 7, domeka

  • 10:00 Xake-lehiaketa.
  • 10:00 Izen-ematea, paella-lehiaketan, Madaripen.
  • 11:00 Tailerrak eta puzgarriak, Ignazio Aldekoa plazan.
  • 11:00 VII. Molto GP motor-txapelketa, Mendiguren plazan, Dream Store eta Candy Shopen laguntzaz.
  • 11:00 Bikebalance, Mendiguren plazan, Eka Aventuraren laguntzaz.
  • 12:00 Oreka-tailerra, Madaripen, Eka Aventuraren laguntzaz.
  • 12:00 Beste Bar: La Mara y Gus, Unplug N'Roll, Saray Carrasco eta beste talde bat, Novak, Taskaberri/Etxegorri, Akeitetxe/Atxebeko eta La Perla/La Plaza tabernetan.
  • 13:30 Paellen aurkezpena, Madaripen.
  • 16:00 X. Mus Txapelketa, Beltzez Pubean. Finalak.
  • 16:00 V. Tute Txapelketa, batzokian.
  • 16:00 Altxor-bilaketa (nagusien olinpiada), Madaripen.
  • 17:00 Tailerrak eta puzgarriak, Ignazio Aldekoa plazan.
  • 18:00 Gizon-probak, Consulado kalean.
  • 18:15 Paella lehiaketaren sari-banaketa, Consulado kalean.
  • 18:30 IX. Igel-toka txapelketa, Coppi tabernaren laguntzaz.
  • 18:30 Dantza-ikastaroa, Josu Muruetan, Dance GMgaz.
  • 20:00 Kontzertua Cowboygaz, batzokiaren laguntzaz.
  • 22:00 Sevillanak, Victor tabernaren laguntzaz.
  • 22:30 Insensathors taldearen kontzertua, Mendiguren plazan.
  • 23:45 Dantzaldia, Kresalagaz, Mendiguren plazan.

Abuztuak 8, astelehena

  • 11:00 Izen-ematea, Tortilla lehiaketan (nagusien olinpiada), Madaripen.
  • 11:00 Tailerrak eta puzgarriak txikientzat, Ignazio Aldekoa plazan.
  • 11:00 Kalejira, txistulariakaz.
  • 11:00 Ur-txirrista, Madaripen.
  • 12:00 Tarta Lehiaketaren (txikien olinpiada) izen-ematea, Madaripen.
  • 13:30 Tortillen aurkezpena, Madaripen.
  • 13:30 Tarten aurkezpena, Madaripen.
  • 16:00 V. Poker Txapelketa, Novak tabernan.
  • 17:00 Playbacka txikientzat, Josu Muruetan.
  • 17:00 Beste Bar: Bonzo, Zulaika eta Tapatan, Herriko/batzoki, Trabudu/Primera Linea eta Beltzez tabernetan.
  • 18:00 I. Futbolin Txapelketa, Akeitetxe tabernaren laguntzaz.
  • 18:30 Txikien disko-festa, Josu Muruetan.
  • 20:00 Antzerkia Chema Trujillogaz, Josu Muruetan.
  • 20:00 60eko hamarkadako kontzertua, Magmas taldeagaz, Mendiguren plazan.
  • 22:30 Nagusien play-backa.
  • 23:00 Diskoteka mugikorra, Trabudu plazan.
  • 00:30 80eko hamarkadako rock-kontzertua, El Pacto taldeagaz, Mendiguren plazan.

Abuztuak 9, Euskararen Eguna

  • 11:00 Tailerrak eta puzgarriak, txikientzat, Ignazio Aldekoan.
  • 11:00 Txikientzako marrazki-lehiaketa
  • 11:00 Kalejira txistulariakaz.
  • 11:30 Tirolina-jaitsiera ez hain txikientzat, Tomas Aldekoa parkean.
  • 11:30 Sartu zaitez zorb ball-ean eta biraka ibili, Mendiguren plazatik.
  • 12:00 Herri-kirolak, Josu Muruetan.
  • 13:00 Triki-poteoa, Mendiguren plazatik, Tapatan taldeagaz.
  • 15:00 Herri-bazkaria, Mendiguren plazan, txosnen laguntzaz.
  • 17:00 Kuadrillen arteko olinpiada, Mendiguren plazan: euskal gynkana.
  • 17:30 Irrien Lagunak, Josu Murueta plazan, Erandioko Euskara Zerbitzuaren eskutik.
  • 18:00 I. Futbolin Txapelketa, Akeitetxe tabernan.
  • 18:30 Olgetan Solas, Josu Muruetan, Erandioko Euskara Zerbitzuaren eskutik.
  • 19:30 Dantza-plaza, Trabudu Dantzari Taldeagaz, Mendiguren plazan.
  • 21:00 Los 5 bilbainos taldea, Josu Muruetan.
  • 23:30 Gora Herria taldearen kontzertua, Mendigurenen plazan.

Abuztuak 10, eguaztena

  • 11:00 Tailerrak eta puzgarrian, txikientzat, Ignazio Aldekoan.
  • 11:00 Gaiteroen kalejira.
  • 11:00 Txikien kuadrillen arteko olinpiada: altxorraren bila.
  • 12:00 Meza nagusia, elizan.
  • 13:00 Soka-aurreskua, Trabudu Dantzari Taldeagaz, elizaren sarreran.
  • 13:00 Bits-jaia, Ignazio Aldekoan.
  • 13:00 Udal Musika Bandaren kalejira.
  • 19:00 The Happy Feet Experience taldearen kontzertua, Trabudu eta Primera Linea tabernek antolatuta.
  • 19:30 Euskal dantzak Trabudu taldeagaz, Mendiguren plazan.
  • 22:00 Diego Arjonaren umore-bakarrizketa, Josu Muruetan.
  • 23:00 Olinpiadetako sari-banaketa eta eskerrak kuadrillei, Josu Muruetan.
  • 23:45 Agurra Ulpianori eta amaierako traka, Josu Muruetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun