Uribe Kosta jaietan 2016

Etzi hasiko dira Altzagako jaiak

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 22a, 09:00
Kuadrillen arteko probak dira jaietako ardatzetako bat. © ERANDIOKO JAI BATZORDEA

Beste urte batez, Altzagako sanagustinek bat egingo dute Bilboko Aste Nagusiagaz, baina hori ez da traba izango erandioztarrentzat. Abuztuaren 24tik 28ra, San Agustin jaietan ehun jarduera baino gehiago egingo dute, herriko kale eta plazetan, eta Ibaizabal itsasadarrean. Hala, Erandioko jai-batzordeari esker, altzagarrek adin denentzako festa-egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute jaietan.

Kuadrillen lehiaketa ardatz hartuta, ez dira faltako tradizioari lotuta egiten direnak, ezta gazteentzat zein neska-mutilentzat prestatutakoak ere. Eguaztenean, hiru txupinek emango diote hasiera festa-asteari: flashmob erakoak, betikoak, eta neska-mutilenak. Ohi den legez, aukera zabala izango da jaiak euskaraz bizitzeko, berbarako, ohiko plazako bertso-saioagaz: Iratxe Ibarra, Peio Arondo, Arkaitz Estiballes eta Aitor Mendiluze izango dira, zapatuan. Musikari dagokionez, Akerbeltz, Porco Bravo, Zango, Havana 537 eta bertoko Ultimo Enemigo, Sabotaje eta Street Messengers izango dira, besteak beste.

Egitaraua (behin-behinekoa)

Abuztuak 24, eguaztena

  • 12:00    Kuadrillen lehiaketarako izen-ematea, udaletxeko etxabean.
  • 12:30    Flashmob-txupina, Irailaren 23a plazan.
  • 13:00    Zapien eta logoen lehiaketaren sari-banaketa, udaletxean.
  • 13:00    Pregoia eta txupina, udaletxeko balkoitik.
  • 13:00    Dj Munza, Ziaboga tabernan.
  • 13:30    Erraldoiak eta kilikiak.
  • 15:00    Urdaiazpiko-zozketa, Jado kalean.
  • 17:00    Txupin txikia, Irailaren 23a plazan.
  • 17:30    Dj Xaiborren haur-kontzertua, Irailaren 23a plazan.
  • 19:00    Dj Mangas, Ziaboga tabernan.
  • 19:30    Kuadrillen jaitsiera Txorrillotik, eta argazkia.
  • 21:00    Parrilada, txosnetan.
  • 22:00    Kontzertua: El Vuelo del Pikaro, Xixili tabernan.
  • 22:00    Suzko zezena, Irailaren 23a plazan.
  • 22:00    Kontzertu heavya: Lion Heart, Skalon tabernan.
  • 22:30    Havana 537, Irailaren 23a plazan.
  • 00:00    Jonatan Pe, Ziaboga tabernan.
  • 00:30    Dj Munza, Irailaren 23a plazan.

Abuztuak 25, eguena

  • 11:00    Kuadrillen kayak-estropada, itsasadarrean.
  • 11:30    Zinta-lasterketa, Irailaren 23a plazan.
  • 12:00    Tortilla-lehiaketarako izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
  • 12:00    Puzgarriak, Europa plazan.
  • 12:00    Cdart-en dantza-erakustaldia, Amaia Urkijoren koreografiagaz, Irailaren 23a plazan.
  • 13:00    Kalejira, Udal Musika Bandagaz.
  • 13:30    Tortillen aurkezpena, Irailaren 23a plazan.
  • 17:00    Kuadrillen gynkana, itsasadarrean.
  • 17:00    Puzgarriak, Europa plazan.
  • 18:00    Kilikiak, Gautxoritik.
  • 19:00    Nagusientzako dantzaldia, Galea taldeagaz, Irailaren 23a plazan.
  • 19:00    Gazte-poteoa, Jado kaletik.
  • 19:00    Kuadrillen proba, Jado kaletik.
  • 19:30    "Kili Kilimak" haur-ikuskizuna, emakume pailazoakaz, Europa plazan.
  • 19:30    Euskal kantak, kalez kale; La Plaza tabernatik.
  • 19:30    Txorizo-jana eta txotx, batzokian.
  • 21:30    X. gazte-afaria, azoka zaharrean.
  • 21:30    Kontzertua: El Vuelo del Pikaro eta Palabras Mayores, Skalon tabernan.
  • 00:00    Dj Txino, Irailaren 23a plazan.
  • 00:00    L. C. Luiscar, Ziaboga tabernan.

Abuztuak 26, barikua

  • 10:00    Arrantza-lehiaketa, itsasadarrean.
  • 12:00    Haurrentzako talo-tailerra, Irailaren 23a plazan.
  • 12:00    Paella-lehiaketaren izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
  • 12:00    Herri-kirolak, Irailaren 23a plazan.
  • 13:00    Mendibaiarte otxotea.
  • 13:00    Nagusien luncha, azoka zaharrean.
  • 13:30    Zumba, Irailaren 23a plazan.
  • 14:30    Paellen aurkezpena, Irailaren 23a plazan.
  • 15:00    Herri-bazkaria, Irailaren 23a plazan.
  • 17:30    Olgetan Solas familiarteko kirol-jolasak, Europa plazan.
  • 17:45    Uztargi dantzari-taldearen kalejira, Bekoatik.
  • 18:00    Urtargi dantzari-taldearen erakustaldia, Irailaren 23a plazan.
  • 18:00    Pilota-partidak: Mendizabal-Jaio vs. Mikel G.-Zabala eta Titin III-Lasa IV vs. Tainta-Begino, Jado ikastetxean.
  • 18:30    Erraldoiak eta kilikiak, Gautxoritik.
  • 19:00    Bakarrizketa, Gotzon Arrienagaz, Txorierri kalean.
  • 20:00    Bilbainadak, Gaupasa taldeagaz, Irailaren 23a plazan.
  • 20:00    Jonatan Pe, Ziaboga tabernan.
  • 22:00    Kuadrillen play-back lehiaketa, Txorierri kalean.
  • 23:00    Dj Mikel Egiluz, Txorierri kalean.
  • 23:00    Kontzertua: El Tren de la Bruja eta  Porco Bravo; Irailaren 23a plazan.
  • 01:00    Dj Munza, Ziaboga tabernan.

Abuztuak 27, zapatua, Gazte Eguna

  • 08:00    Diana.
  • 10:00    Hiruko futbolaren lehiaketa, 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Erandioko kirol-elkarteak antolatuta, metroan.
  • 10:00    Bakailao-lehiaketarako izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
  • 10:00    Goitibeherak: kronometrorik gabeko entrenamenduak, Arriagatik.
  • 11:30    Kuadrillen triatloia, txosnagunean.
  • 12:00    Puzgarriak, Europa plazan.
  • 13:00    Gazteen horma-irudi parte-hartzailea, txosnagunean.
  • 13:00    haurrentzako gozo-eltzea, Erandioko Kabalgatak eta Jado ikastetxeak antolatuta, Europa plazan.
  • 14:00    Kuadrillen rallya, txosnagunetik.
  • 15:00    Gazteen bazkaria, txosnagunean.
  • 15:00    Goitibeherak: erlojupeko entrenamenduak, Arriagatik.
  • 16:30    Bazkal-ostekoa, txosnagunean.
  • 17:00    Goitibeherak, Arriagatik.
  • 17:00    Kuadrillen euskaraokea, txosnagunean.
  • 17:00    Puzgarriak, Europa plazan.
  • 18:30    Aurresku-txapelketa, Irailaren 23a plazan.
  • 18:30    Erraldoiak eta kilikiak, azoka zaharretik.
  • 19:00    Polekeleke elektro-txaranga, txosnagunetik.
  • 19:30    Txan magoa, Europa plazan.
  • 20:00    Bertsolariak: Iratxe Ibarra, Peio Arondo, Arkaitz Estiballes eta Aitor Mendiluze; Irailaren 23a plazan.
  • 20:00    L. C. Luiscar, Ziaboga tabernan.
  • 20:00    Bertoko taldeen kontzertua: Ultimo Enemigo, Sabotaje eta Street Messengers, Txorierri kalean.
  • 20:30    Larrain-dantza, metroan.
  • 21:00    Dj Parrucho eta Kloy Mc, Kinsale Place tabernan.
  • 21:30    Kuadrillen azken proba eta sariak, Irailaren 23a plazan.
  • 22:00    Suzko zezena, Irailaren 23a plazan.
  • 22:30    Kuadrilla irabazleen afaria.
  • 00:00    Disko-festa: Dj Mangas, Txorierri kalean.
  • 00:00    Erromeria, Akerbeltzegaz, Irailaren 23a plazan.
  • 01:00    Jonatan Pe, Ziaboga tabernan.
  • 02:00    Ezustekoa, txosnagunean.
  • 02:30    Galtzontzilo- eta kulero-lasterketa, kontzertuaren erdian, Obieta kaletik.

Abuztuak 28, domeka, San Agustin

  • 08:00    Diana.
  • 09:00    Putxera-lehiaketarako izen-ematea, Obieta kalean.
  • 11:15    Ategorri sariketaren 46. edizioa: Erandio vs. Astrabuduako, Ategorri futbol-zelaian.
  • 12:00    Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 12:00    Mini moltoen lasterketa, Europa plazan.
  • 12:00    Tailerrak: gozokiak eta xaboiak, Europa plazan.
  • 12:30    Ur-gerra, Santi Brouard plazan.
  • 13:00    Udal Musika Banda, Irailaren 23a plazan.
  • 13:00    Nasapunta, kaian.
  • 13:00    Putxeren aurkezpena, Obieta kalean.
  • 13:15    Apar-jaia, Txorierri kalean.
  • 15:00    Putxera-lehiaketaren sari-banaketa, Obieta kalean.
  • 17:45    Euskal dantzen kalejira, Bekoatik.
  • 18:00    Euskal dantzen erakustaldia, Irailaren 23a plazan.
  • 18:00    Patin-lasterketa nagusia eta txikia, Ramon Rubial kaletik.
  • 18:00    Idi-probak, Legazpi kalean.
  • 19:30    Erromeria, Zango taldeagaz, Irailaren 23a plazan.
  • 22:00    Argazki-lehiaketaren sarien emanaldia, Xixili tabernan.
  • 22:30    Suzko zezena, Irailaren 23a plazan.
  • 23:00    Azken traka, Irailaren 23a plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun