Akusazio publikoaren berbetan, "erabat beharrezkoa da gizonezkoa zentro psikiatriko batean osatzea".
Astrabuduko Mezo kaleko etxebizitza batean aurkitu zuten 2015eko urriaren 5ean Almudena Matarranz 39 urteko emakume bilbotarraren gorpua, indarkeria zantzu argiakaz. Senideek aurreko egunean aurkeztu zuten andrea desagertu izanaren salaketa. Horren arabera, urriaren 3tik falta zen etxetik. Hain justu, bilatzeari ekin ziotenean aurkitu zuten Matarranzen gorpua.
Hilotza topatu ostean, bikotekidearen bila hasi zen Ertzaintza, hilketaren susmagarri nagusia zelakoan; gizonezkoa gorpua agertutako etxean bizi zen, bere amagaz. 38 urteko astrabuduarra egun berean atxilotu zuten, arrastian, Leioako Unbe mendiko Akarlanda parkean.