Erandio-Altzagako Jubilatu Elkarteak iragarri duenez urritik aurrera "hainbat ekintza" antolatuko ditu: "dena berria da, eta, hortaz, proiektua aurrera ateratzen saiatuko gara denon artean. Bazkideek betetako galdetegiaren arabera, honako hauek izan dira gehien eskatutako gauzak: gimnasia, memoriarentzako tailerra, barreterapia eta txango kulturalak, besteak beste. Pixkanaka abiarazten saiatuko gara".
Azaldu dutenez, kluba "goiz eta arratsaldez" ireki nahi dute, eta, bertan, taberna, podologoa, masajista, antzerkia, "eta interesekoak iruditzen zaizkigun gaiei buruzko hitzaldiak izango dira, beharrizan ugariei erantzuteko asmoz". Era berean, kanpotik datozen aukerei ere kasu egingo diete. Izan ere, "ile-apaindegi bat gurekin jarri da harremanetan, prezio berezia egiteko", diote.