BBKren lokala kudeatzeko baimena eman diote Altzagako jubilatuen elkarteari

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 30a, 18:00

Altzagako nagusien elkarteko hainbat kide.

Pasa den otsailean Erandioko Udalak iragarri zuen legez, Altzagako jubilatuen elkarteak kudeatuko du BBK-k Jose Luis Goioaga kaleko 22. zenbakian duen lokala. Hori ahalbidetzeko, gaur goizean Udalbatzak erabaki bi hartu ditu; alde batetik, BBKgaz hitzartutako alokairu-kontratua berretsi du eta, beste aldetik, onarpena eman dio Udalak eta nagusien elkarteak sinatutako lagapen-hitzarmenari. Erabakiak gehiengoz hartu dute, EAJ, PSE-EE, Ganemos Erandio eta PP alderdien babesaz, EH Bilduk eta Rafa Vaquero zinegotziak aurka bozkatu arren.

Erandioko Udalak zabaldu duen prentsa oharrean nabarmendu du gaurko erabakien bidez Altzagako BBKren adinduen zentroaren "jarraipena eta garapen esponentziala" lagunduko dituela. Era berean, Udal Gobernuak azpimarratu du nagusiek, elkartearenbidez, euren jarduerak diseinatzen eta antolatzen izango duten parte-hartzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun