Erandioko Udalak abiatu du aurrekontu parte-hartzaileak sortzeko kanpaina

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 30a, 16:06

Josean Rive eta Iratxe Ruiz zinegotziak pasa den martitzeneko aurkezpenean. © ERANDIOKO UDALA

Erandioko Udalak erandioztarren iritzia "aintzat" hartu gura du, 2017ko udal aurrekontua lantzeko, José Antonio Riveiro Gondar Partaidetza, Berrikuntza eta Komunikazio zinegotziak akordura ekarri duenez. Horretarako, Udalak partaidetza-prozesu bati ekin dio, hurrengo ekitaldiko kontuetarako hiritarrek euren proposamenak egin ditzaten ahalbidetzeko.

"Herritarren zuzeneko partaidetzarako bide" horri esker, bizilagunek udal-arduradunei ekarpenak eta iradokizunak helarazi ahal izango dizkiete hainbat bitarteko erabilita: galdera-sorta bat, arreta zuzenerako karpak eta galdetegi bat sarean, besteak beste. Udal webgunean, topa daitekeen galdetegi horretaz gainera, bada aukera dokumentua pdf formatuan jaisteko, nork bere etxean bete ahal dezan. Modu presentzial, ostera, gutunontzi bat eta karpak jarriko dira herriko auzuneetan: Altzaga, Astrabudua, Erandiogoikoa eta Lutxana. Triptikoak daborduko topa daitezke udal lokaletan (Udaletxea, Liburutegiak, Kiroldegiak, ...). Gainera, telefono mugikorretik bete ahal izango dira ere, QR kodea eskaneatuz. Era berean, prozesu partehartzailearen jarraipen informatiboa egingo du Udalak, dabilen sare sozialetan: Facebook, Instagram, Twitter eta YouTube.

Kanpainaren egutegia

  • Webgunean, urriaren 4ra arte.
  • Postontzia Astrabuduko Josu Muruetan, gaur, barikua, irailaren 30ean.
  • Karpa Altzagako metroan, gaur, barikua, irailaren 30ean, 17:00etan.
  • Karpa Astrabuduko Josu Muruetan, urriaren 1ean, zapatua, 11:00etatuk 14:30era.
  • Karpa Lutxanako eskoletan, urriaren 1ean, zapatua, 17:00etatik 21:00etara.
  • Postontzia Erandiogoikoko Euskadi plazan, urriaren 1ean, zapatua, eta 2an, domeka.
  • Karpa Erandiogoikoko Euskadi plazan, urriaren 2an, domeka, 11:00etatik 14:30era.
  • Postontzia Lutxanako eskoletan, urriaren 3an, astelehena, eta 4an, martitzena.

Udalak kaleratutako liburuxka

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun