Dozenaka beharginek salatu dute Erandiogoikoko lan-istripua

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 3a, 18:51
Goizeko elkarretaratzea. LAB

Sindikatuak Bilboko Foru Jauregiaren aurrean elkarretaratu dira, gaur goizean, Erandiogoikoko Basalan foru enpresan pasa den eguenean izandako lan-istripua salatzeko. Ezbeharrean, 33 urteko behargin bat hil zen. Bizkaiko Foru Aldundiaren dozenaka langilek bat egin dute "lan istripu gehiagorik ez" lemapeko protestagaz. Era berean, egun osoko lanuztea egin dute gaur Basalan enpresako beharginek.

LAB sindikatuaren arabera, Erandiogoikoan gertatutakoan Bizkaiko Foru Aldundiak "ardura zuzena" dauka; hala "egoerak eskatzen dituen neurriak hartzeko" exijitu diote. LABen ustez, lan-istripuak "ez dira kasualitatearen ondorio". Gertakari horien atzean, lan munduan zabaltzen dabilen prekarietatea eta langileen segurtasuna bermatuko duten neurri falta ikusten dituzte. Horregatik, "behingoz arduraz jokatu" eta "heriotza horien atzean dagoen prekarietateagaz amaitu eta prebentzio neurriak ezartzea" eskatu dio Aldundiari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun