Quirón ospitaleko beharginek protesta egiten segituko dute, hitzarmenaren alde

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 10a, 09:00

Erandioko Quirón ospitalea. © CCOO

Erandioko Quirón ospitaleko langileek orain arte astelehenetan egindako ordu biko lan-uzteak mantenduko dituzte datozen asteotan, Langileen Batzordeak jakinarazi duenez. Izan ere, ia erabateko segimendua izan dute "lan-hitzarmen duin" baten aldeko protestek: "langileen %99k egin du bat", ELA, CCOO eta Satse sindikatuen arabera. Halere, ez dute baztertu mobilizazioak zabaltzea, enpresak negoziatu ezean.

Langileen Batzordearen iritziz, "negoziazioak geldituta daude". Euren eskaera da "hitzarmen propio bat izatea": Espainiako estatuko "ospitale pribatu bakarra gara Langileen Estatutuak arautzen duena". Enpresak, ostera, defendatu du zentroak diru-galerak dituela. Ospitalean 250 bat behargin daude lanean zuzenean Quirónentzat; medikuek zenbait azpikontratentzat behar egiten dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun