Azoka Zaharrerako kultur ekipamendua aukeratu ahalko dute

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 5a, 12:00

Erandioko Udalak herritarrei galdetuko die Altzagako Azoka Zaharrean zein kultur ekipamendu gura duten. Egoitz Bilbao Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, gaur egun Udalaren hiru sail dabiltza lanean eraikin horren gainean. Kulturak, Gazteriak eta Hirigintzak aurreikusi dute prozesu parte-hartzaile bat abiatzea, bertan egingo dutena finkatu aurretik.

Hala, kultur elkarteek, gazteek eta bestelako auzokideek euren iritzia emateko aukera izango dute. Halere, Bilbaok ez du zehaztu horretarako datarik. Hirigintza zinegotziak azalpenak eman ditu EH Bilduk udal-artxibategia Azoka Zaharrean kokatzea kritikatu ondoren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun