Martxoak 8

Martxoaren 8ko Erandioko azken jarduerak egunotan izango dira

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 9a, 10:00

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau zabala antolatu zuten Erandioko Berdintasun Sailak eta emakumeen elkarteek. Oraindino, zenbait hitzordu geratzen dira. Altzagako elkarteak bazkaria eta dantzaldia izango ditu gaur, ostegunean, 14:30etik aurrera, Azoka Zaharrean, aurretik izena eman duten emakumeentzat.

Bihar, barikuan, ostera, emakumeen jaia egingo dute leku berean, 18:00etatik aurrera; luncha eta opariak izango dira, besteak beste. Astrabuduan, barikuan egingo dute bazkaria, Extremadurako Etxean. Bestalde, hilaren 17an eta 18an, Emakumeen Jabekuntza Eskolaren tailer bat izango da.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun