Martxoak 8

Martxoaren 8ko Erandioko azken jarduerak egunotan izango dira

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau zabala antolatu zuten Erandioko Berdintasun Sailak eta emakumeen elkarteek. Oraindino, zenbait hitzordu geratzen dira. Altzagako elkarteak bazkaria eta dantzaldia izango ditu gaur, ostegunean, 14:30etik aurrera, Azoka Zaharrean, aurretik izena eman duten emakumeentzat.

Bihar, barikuan, ostera, emakumeen jaia egingo dute leku berean, 18:00etatik aurrera; luncha eta opariak izango dira, besteak beste. Astrabuduan, barikuan egingo dute bazkaria, Extremadurako Etxean. Bestalde, hilaren 17an eta 18an, Emakumeen Jabekuntza Eskolaren tailer bat izango da.

Erlazionatuak

Feminismoaren aldarria kaleetara eroango dute erandioztarrek

Erandio

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen ...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun