Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak azaldu duenez, 2015eko ekainaren 1etik hona, Euskotrenek eman duen zerbitzu hori "oso ondo baloratzen dugu". Bere ustez, "Lutxana eta Txorierriko auzoen arteko lotura azkarragoa lortu du". Gaur egun, Lutxanako Euskotrenen geralekua ixtea da Euskotrenen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren asmoa, Zazpi Kaleetako geltokiko lanak amaitzean.