Lutxana-Lezama zerbitzua aztertuko du Euskotrenek

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 6a, 12:00
Lutxanako tren-geltokia.

Zapatuan hasiko da berriro ere Bilboko Zazpi Kaleetako metro- eta tren-geltokia. Horregaz batera, Euskotren garraio-enpresak aurreikusita zeukan Lutxanako behin-behineko tren-zerbitzua etetea, Erandioren eta Txorierriren arteko garraioa Bilbotik ere erraz egin daitekeelakoan. Halere, linea hori oraingoz mantendu egingo du, erabileraren gaineko azterketa bat egiteko.

Printzipioz, sei hilabeteko epea dute horretarako, baina egoera kaxkarra azaleratuz gero, ez dute baztertu hilabete biren ostean ixtea. Lutxana-Lezama zerbitzua manten zezaten eskatu zuten Erandioko eta Loiuko udalek eta Euskotrenen langileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun