Asua eta Deustu arteko errepidea itxiko dute gaur gauean

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 25a, 19:31

Gaur gaueko 22:00etatik aurrera, Bi-604 errepidea itxita egongo da trafikorako. Bizkaiko Foru Aldundiak zabaldu duenez, Asua eta Deustu arteko bidea moztearen arrazoia da arkupea kentzeko egingo dituzten beharrak. Jakinarazi dutenez, "desmuntatze lanak egingo diren bitartean, gidariak Enekuri-Artxanda errepidetik desbideratuko dituzte; dena dela, errei bat zabalik egongo da lanak hasi aurretik eta amaitutakoan.

Aldundiak barkamena eskatuko du trafiko-gorabehera horrek sor ditzakeen eragozpenengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun