Herri-kontsultak Uribe Kostan

Erandion herri-kontsulta egingo duten erabakiko dute barikuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 28a, 12:00

Erandioko Gure Esku Dagoren artxiboko irudia. © ERANDIOKO GURE ESKU DAGO

Erandioko Gure Esku Dago plataformak batzar nagusia deitu du datorren barikurako, ekainak 2, udalerri horretan herri-galdeketa egingo den erabakitzeko. Hitzordua Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean ipini dute, 19:00etan. Batzarra zabala eta askotarikoa izatea gura dutenez, erandioztar denak gonbidatu dituzte parte hartzeko, "gure herrian herri-galdeketa bai ala ez" aukeratzeko, "denon artean gure herrirako egokiena dena" erabakitzeko.

Erandioko Gure Esku Dagoren oharra

Etxarrik, Lesakak, Astigarragak, Aramaiok, Legutiok, Larrabetzuk, Sopelak, Getxok, Leioak, Berangok herri-kontsultak, …eta Erandiok?

Ekainaren 2an, herri-asanblada. Erandion ere erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-kontsulta sustatuko dugun erabakitzeko.

Non: Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdina.

Noiz: ekainak 2, 19:00etan.

Gai-zerrenda

  • Herri-kontsulta egiteko prozedura azaldu (baita hau aurrera ateratzeko zenbat lantalde eta zenbat jende beharko genukeen ere).
  • Herri-kontsulta sustatu eta burutuko dugun erabakitzeko eztabaida.
  • Herri-kontsulta sustuatuko dugun bozkatu (eta erronka horrek eskatzen dituen lanak aurrera ateratzeko beharrezkoa den jende kopurua badugula testatu).

Erabakitzeko eskubidea gure esku dago!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun