Bilera berean, 50 bat pertsona prest agertu ziren herri-kontsulta antolatzeko egin beharreko zereginetan beharrean hasteko. Hala, erandioztarrek bat egingo dute maiatzaren 7an bozkatu zuten Barrikako, Gorlizko, Lemoizko, Plentziako, Sopelako eta Urdulizko herritarrakaz, eta euren etorkizuna erabakitzeko pauso garrantzitsua emango dute, “Erandio, Ados!” goiburuagaz.