Udako jaiak 2017

Arriagako jaiak barikuan hasiko dira

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 28a, 15:00

Lisker musika taldea. © LISKER

Erandioko festen maratoia aurrera doa eta Kukularrako jaiei jarraipena emango diete Arriagako festek, datorren aste-akabuan. Besteak beste, Olgetan Solas jolasak izango dira auzoan.

Erandioko Arriaga auzoko San Trifon jaietan, ohi legez, txupinak eta pregoiak abiatuko dute festen lehen eguna, ekainaren 30ean.

Festetan, garrantzi handia izango dute erromeria-doinuek. Barikuan, Alaiki taldea oholtzara igoko da; zapatuan, berriz, Liskerrek emango du parrandarako aitzakia. Domekan, oso bestelako giroa izango da Arriagan. Los Blue Yeyés bandak gogora ekarriko ditu 1960ko hamarkadan Espainian arrakasta izan zuten pop- eta rock-abesti klasikoak. Halere, jaiak ez dira amaituko, astelehenean San Trifon omendu arte.

Arriagako jaietako egitaraua

Ekainak 30, barikua

  • 17:30 Pregoia eta txupin-jaurtiketa.
  • 18:00 Mus-txapelketa.
  • 24:00 Erromeria, Alaiki taldeagaz.

Uztailak 1, zapatua

  • 11:00 Putxerak.
  • 12:00 Txapelketa: igel-toka.
  • 12:30 Dantza-erakustaldia Goi-Aldegaz.
  • 18:00 Idi-probak.
  • 24:00 Erromeria, Lisker taldeagaz.
  • 05:00 Galtzontzilo- eta kulero-lasterketa.

Uztailak 2, domeka

  • 12:00 Olgetan Solas sendientzako jolasak.
  • 12:30 Aldapa akuatikoa, ludoteka eta tailerrak.
  • 12:00 Paella-jana.
  • 18:30 Los Blue Yeyés.
  • 20:00 Txorizo- eta odoloste-jana.

Uztailak 3, astelehena

  • 17:00 Meza, aurreskua eta mokadua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun