Kukularra auzoak barikuan isiotuko du ospakizunen hasierako suziria, 19:00etan, eta ordubete geroago, igel-toka txapelketa egingo dute auzokideentzat bakarrik, jai-batzordeak ohartarazi duenez. Egun berean, sardina-jana egingo dute, festei behar besteko indarraz ekin ahal izateko. Eta behin indarra hartuta, musika izango dute lagun.
Sendian gozatzeko ekimenak
Zapatuan eta domekan, familia osorako jarduerak izango dira: paella-lehiaketa, umeentzako Moto GP lasterketa, Aitor Bilbao Tor magoaren ikuskizuna, tortilla-lehiaketa, ludoteka, Erandioko Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako Olgetan solas familientzako kirol-jolasak, eta askoz ekimen gehiago. Erandioko Udal Musika Bandak ere ez dio muzin egingo urteroko hitzorduari.
Kukularrako jaietako egitaraua
Ekainak 23, barikua
- 19:00 Txupin-jaurtiketa.
- 20:00 Txapelketa auzotarrentzat: igel-toka.
- 21:00 Sardina-jana.
- 23:00 Musika DJ Mariogaz.
Ekainak 24, zapatua
- 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea.
- 12:00 Paella-lehiaketa.
- 14:30 Paellak aurkeztea eta sari-ematea.
- 15:30-17:00 Umeentzako jolas-parkea.
- 17:00 Moto GP 8. lasterketa umeentzat.
- 17:00 Patinete-lasterketa.
- 18:00 Tor magoa.
- 19:15 The Funes Troup, kale- eta zirku-antzerkia.
- 23:00 Musika DJ Mariogaz.
Ekainak 25, domeka
- 11:00-15:00 Bola-saltoa.
- 11:30 Ludoteka.
- 12:00 Udal Banda.
- 13:00 Tortilla-lehiaketa.
- 13:30 Auzotar nagusientzako luncha.
- 14:30 Tortillak aurkeztea eta sariak ematea.
- 16:30 Olgetan Solas sendientzako jolasak.
- 18:00 Disko-festa: Mugitu Zaitez.
- 20:30 Traka eta jaien amaiera.