Bilboko eraikuntza-enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zen pasa den maiatzaren 19an, Bilboko 1. merkataritza-auzitegiak hala onartuta. Enpresak 55 milioi euroko aktiboak eta 50 milioiko pasiboa deklaratu zituen. Aktiboetan 1.500 bat ondasun deklaratu ditu, gehien bat lur-sailak, pisuak, parkingak eta lonjak baina baita ere beste enpresa batzuen partaidetzak. Enpresak inbertsio handiak egin ditu Angolan, besteak beste.