Hurrengo egunean, domekan, mezarako aukera egongo da, 12:00etan; gero, 12:30ean, Erandioko Musika Bandaren kontzertua entzun ahal izango dute beste batzuek. Geroago, 13:00etan, nagusiek mokadutxoa jan ahal izango dute; gainerakoek, 15:00ak aldera sagardotegi-menu bategaz tripa asetzeko hitzordua izango dute, herri-bazkaria orduantxe izango da eta. Iluntzean, berriz, jaiak amaitzeko ordua izango da; hala ere, lehenago, dantzatzeko aukera izango dute auzora bertaratuko diren guzti-guztiek, 17:30etik aurrera.
Jaietako egitaraua
Uztailak 15, zapatua
- 11:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
- 11:00 Futbol-partida: Apurtuarteko beteranoak.
- 12:00 Olgetan Jolas: familiarteko kirol-jolasak.
- 14:00 Sukalkia.
- 18:30 Euskal dantzen agerraldia.
- 19:30 Dj Xaibor.
- 21:00 Txorizo-jana.
- 21:30 Mariachi Imperial: “Elegancia de México”.
- 00:00 Erromeria: “Honat”. Diskofesta.
Uztailak 15, domeka
- 12:00 Meza.
- 12:30 Erandioko Musika Banda.
- 13:00 Nagusientzako mokadutxoa.
- 15:00 Herri bazkaria.
- 17:30 Dantzaldiak.
- Ondoren, jaien amaiera.