Kalezulo gaztetxeak atzo arrastian izan zuen Erandioko Udalak sinatutako itxiera-dekretuaren eta Egoitz Bilbao Hirigintza zinegotziaren adierazpenen berri. Gazte-kolektiboak gaur jakinaraziko du zein den bere jarrera. Halere, aurreratu du gaztetxea defendatuko dutela: "behar genuen, behar dugu eta beharko dugu. Herritik eta herriarentzat eraiki izan duguna defendatuko dugu", azaldu dute. Modu berean, Kalezulok kritikatu ditu Udalaren adierazpenak, "faltsuak" eta "apaindurak" direla iritzita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!