Goerriko Madalena auzoan dago San Kristobal baseliza. Horren ingurumarietan, lau eguneko jaiak ospatuko dituzte goierritarrek eta hurreratzen diren beste erandioztarrek zein udalerritik kanpokoek, aste-akabu honetan.
Jaietako egitaraua
Uztailak 7, barikua
- 18:30 Ume-kuadrillen igoera, Iberretik (Sondika) San Kristobalera.
- 19:00 Jagoba Bilbaoren omenezko XII. Txinbera Lehiaketa.
- 22:00 Disko-festa, Markelin DJagaz.
Uztailak 8, zapatua
- 16:30 Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa, 600 kilogramoko kategorian: Goiherri A eta B, Akelarre, Getxo, Gaztedi A eta B eta Mutriku.
- 17:30-21:30 Puzgarri erraldoiak eta bits-festa.
- 20:30-22:00 Saiheski-jana, doan, Goiherri Sokatira Taldeak eta jai-batzordeak antolatuta.
- 24:00 Kontzertua, Gora Herria taldeagaz.
- Ondoren, musika egongo da txosnan.
Uztailak 9, domeka
- 09:30 Kotxe eta motor klasikoen kontzentrazioa J. J. Elordui tabernan, eta izen-ematea ibilaldirako.
- 12:00 Ibilgailu klasikoen ibilaldia.
- 12:30 Eliz-ospakizuna.
- 13:00 Dantza-erakustaldia, Goi-Alde taldeagaz.
- 18:00 Olgetan Solas, familia arteko kirol-jolasak.
- 18:30 Asto-probak. Honakoen astoen lehia izango da: Miren Olabarrieta (Goiherri), Landaluze (Peruri) eta Urrutikoetxea (Loiu).
- 21:00 Jaien amaiera.
Uztailak 10, astelehena, San Kristobal
- 12:30 Meza nagusia.
- 13:00 Hamaiketakoa, auzoko nagusientzat