López de Lacalle boxeoan lehiatuko da bihar, Castron

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 14a, 17:25

Erandioko Udalak eta Astrabuduko Kick Boxing Taldeak (AKT) Lacalleri egindako omenaldia.

Haritz López de Lacalle "Txa" borrokalari astrabuduarra, bihar, zapatuan, lehiatuko da boxeo-borrokaldi batean, Castro Urdialesen. Hitzordua Peru Zaballa kiroldegian da, 21:00etan. Astrabuduarra ringera igoko da atsedenaldi baten ondoren. 2015eko Espainiako K-1 txapelketa irabazi zuen. Gau berean, beragaz entrenatzen duen Kerman Lejarragak ere borroka egingo du, AEBetan Lou DiBellari irabazi ostean.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun