Loiuko Denontzat elkarteak jolasak, liburuak eta gai teknologikoak eroan zizkieten Gurutzetako ospitaleko onkologia-unitatean dauden umeei, joan den eguaztenean. Emandako opariak erosteko 1.121 euro baliatu zuten, Erandiogoikoko eta Loiuko jai-batzordeakaz batera elkartasun-pintxoak saltzen lortutakoa. Erandioko Gorpuzti jaietan, 762,65 euro lortu zituzten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!