Tartangan eraikiz "diru-jan urbanistikoa" egin gura izatea egotzi diote Erandioko Udalari

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 10a, 12:22

Ekainaren 11n, pertsonez osatutako mosaikoa egin zuten Tartanga Berdea ekimeneko kideek. © TARTANGA BERDEA

Udalerrian dirauen berdegune bakarrean "diru-jan urbanistikoa" egin gura izatea egotzi dio Ezker Anitza-IU alderdiak Erandioko Udalari. Ezkerzaleek azaldu dutenez, udal-erakundeak lehiaketa atera du, sustapen pribatuko 400 etxebizitza eraikitzeko aukera, Tartangako 20.000 metro koadroko lursailean, Altzagako kiroldegiaren aurrean.

Prentsa-ohar baten bidez, "lursail publiko baten espoliazioaren aurrean kezkarik ez agertzea" leporatu dio Ezker Anitzak EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal-gobernuari; euren ustez, "bestelako aukerarik ez dute aztertu, Tartangako berdegunea mantendu ahal izateko". Hala, "hausnarketa egitea eta horren kaltegarriak ez diren finantzazio-neurriak ikertzea" eskatu diote Erandioko Udalari.

Azpiegiturak foru-enpresa da Altzagako kiroldegiaren aurrean dagoen 20.000 metro koadroko lursailaren jabea; "doan" eskuratu zuen, Ezker Anitzaren arabera, Udalagaz izenpetutako hitzarmen baten bidez.

Ezker Anitza acusa al Consistorio de Erandio de "impulsar un pelotazo urbanístico"

Ezker Anitza-IU ha acusado este lunes al equipo de gobierno de Erandio (Bizkaia) de querer impulsar "un pelotazo urbanístico" en la única zona verde disponible en el municipio, al sacar a licitación sus terrenos para la construcción en los mismos de una promoción privada de 400 viviendas. En una comunicado, la formación ha acusado al gobierno de PNV y PSE de "falta de escrúpulos" al "hacer posible este expolio de terreno público como forma de pago, sin explorar otras fórmulas que haga ...

Leer mas: http://www.europapress.es/euskadi/noticia-ezker-anitza-acusa-consistorio-erandio-impulsar-pelotazo-urbanistico-unica-zona-verde-municipio-20170807110138.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.



El contenido bajo el nombre de Ediziones se comercializará por separado.
Para adquirirlo, visite www.ediziones.com/noticia.aspx?cod=20170807110138

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun