Udako jaiak 2017

Barikuan hasiko dira Enekuriko jaiak

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 6a, 10:30

Enekuri auzoa. © ERANDIOKO UDALA

Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandion, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Abuztuaren amaieran, San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, udalerriko nagusienak agian. Hala ere, geratzen direnak xumeagoak izan arren, meriturik ezin zaie kendu. Hala, etzidamu, barikuan, hasi eta domekara arte, Enekuri auzo erandioztarrean izango dira jaiak. Ohi bezala, txupinak abiatuko ditu festak barikuan, 18:30ean; ondoren jolasak edukiko dituztela neska-mutilentzat. Ondoren, herri-parrillada eta disko-festa izango dira, azken hori Xaiborrek gidatuta.

Egitaraua:

Irailak 8, barikua

18:30ean, txupina eta kalejira.

19:00etan, haurrentzako jolasak.

20:30ean, herri-parrillada.

21:30ean, disko-festa Xaiborregaz.

Irailak 9, zapatua

09:00etan, diana eta kalejira.

10:00etan, herri-ibilaldia Enekuritik.

11:00etan, haurrentzako puzgarriak.

12:00etan, paella-txapelketa.

18:00etan, partxis-txapelketa.

18:00etan, mus arin txapelketa.

18:00etan, Olgetan Solas. Familiarteko kirol-jolasak.

20:00etan, haurrentzako festa.

21:00etan, sardina-jana.

23:00etan, erromeria.

Irailak 10, domeka

09:00etan, diana eta kalejira.

11:00etan, gaztetxoentzako tortilla-txapelketa.

13:00etan, meza, auzoko hildakoen alde.

14:00etan, Erandioko musika-bandaren emanaldia.

15:00etan, herri-bazkaria.

18:00etan, haurrentzako jolasak.

Ondoren, jaiak amaitzeko, txokolate jana.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun