Udako jaiak 2017

Barikuan helduko da San Lutxanin

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 13a, 11:30

Jaietako artxiboko irudia. © ERANDIOKO UDALA

Bariku honetan hasi eta domekara arte, Lutxanako auzo erandioztarrean jaiak izango dira. Ohi legez, txupinagaz abiaraziko dira festak 19:30ean. Momentu horretan agertuko da San Lutxanin, jaietako maskota-arrantzalea. Ondoren, pailazoak, txorizo-jana eta mus-txapelketa izango dira; eta bertoko musika-taldeak igoko dira oholtzara, iluntzean. Zapatuan eta domekan, sabela betetzeko zein dantzan jarduteko aukera gehiago izango dituzte bertokoek zein Lutxanara hurbilduko direnek.

Egitaraua

Irailak 15, barikua

  • 19:30 Txupinaren jaurtitzea eta San Lutxaninen agertzea.
  • 20:00 Pailazoak: Antxo eta Pantxa.
  • 20:00 Mus-txapelketa.
  • 20:30 Txorizo-jana.
  • 22:00 Bertoko musika-taldeen kontzertua: Bajo Axpe eta Ectopasmas.

Irailak 16, zapatua

  • 10:00 Diana eta kalejira.
  • 12:00 Olgetan Jolas familiarteko jokoak.
  • 12:00 Tortilla-txapelketa.
  • 12:30 Igel-tokako txapelketa.
  • 14:30 Tortillak aurkeztea eta txapelketa-sariak.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 16:30 Areto-futboleko txapelketa.
  • 17:00 Mus-txapelketa.
  • 19:00-20:30 Umeentzako mozorro-dantzaldia: Kantu Kolore.
  • 20:30 Mozorro-lehiaketako sari-banaketa.
  • 22:00 Bokata-jana.
  • 22:30 Ilargi Beltza animazioa.

Irailak 17, domeka

  • 10:00 Diana eta kalejira.
  • 10:00 III. Indaba-txapelketa.
  • 11:00 Auzoko hildakoen omenezko meza.
  • 12:00 bits-jaia.
  • 12:00 Erandioko Udal Musika Banda.
  • 13:00 Mendibitarte abesbatzaren emanaldia.
  • 13:30 Luncha.
  • 14:30 Indaben eta sarien aurkezpena.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 16:00 II. Azkenburuko-txapelketa.
  • 16:30 Umeentzako jolasak.
  • 18:00-20:00 Xaiborren emanaldia.
  • 20:00 Mus-txapelketaren sari-emanaldia.
  • 20:30 Txokolate-edana eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun