Herri-kontsultak Uribe Kostan

Erandioko Gure Esku Dagok bere lokala estreinatuko du bihar

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 4a, 13:34

Erandioko GEDen ekitaldi bat, artxiboko irudian. © ERANDIOKO GURE ESKU DAGO

Bihar, eguenean, Erandioko Gure Esku Dago herri-plataformak lokala inauguratuko du Altzagan, Irailak 23a plazan, udaletxearen aurreko arkupeetan, 19:30ean.

Plataformak zabaldu duenez, ekitaldian musika, janaria, bertsoak eta jai-giro aparta izango da, "GEDeko kide guztion topaleku eta informazio-gunea izango denari kaixo esateko!". Lokal hori bilakatu gura dute azaroaren 5eko "herri-galdeketaren inguruan informazioa emateko, boto-paperak banatzeko, eta baita erabakitzeko eskubidearen bozgorailuarena egiteko puntu nagusia". Bestalde, Gure Esku dagok ohartarazi du adi egoteko Katalunian darabilten prozesuaren alde aste honetan izango diren deialdiei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun