Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko beharrek eragin zuten liburutegia lekuz aldatzea, hainbat urtean, Jesus Aranburu kalera. Liburutegi berriak 900 metro koadro izango ditu; 270 metro koadro izango dira 90 erabiltzailerentzako, ikasgelarako. Lanek 650.000 euroko aurrekontua daukate. Bestalde, eraikin berean Herritarrentzako Arreta Zerbitzua ere izango da.