Greba feminista 2018

Greba feministaz informazioa zabalduko dute Erandion

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 21a, 18:26

Bihar, eguenean, martxoaren 8rako deitutako emakumezkoen greba berbabide izango dute Erandion. Bilera informatiboa 19:30ean izango da, Erandioko Emakumeen Elkartearen egoitzan, Altzagako San Agustin plazako 1. zenbakian.

Batzarraren antolatzaileek zabaldu dutenez, aurten, martxoaren 8an, "emakumeok* planto!" aldarriaren bidez "mendean hartu eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala" salatuko dute. Grebaren bidez, "emakumeek* kalean, etxean, lantokian eta eremu intimoan hartzen duten espazioa berriro moldatu" gura dute feministek, "gure borrokak lan esparrua, politika, bizitza eta ekonomia zeharkatzen dituelako. Eta planto egingo bagenu? Eta egiten dugun dena egingo ez bagenu? Aurtengo martxoaren 8an ikusiko dugu!", proposatu dute.

Hala, gogorarazi dutenez, "otsailaren 22an, Erandioko emakumeok borroka horren inguruko informazioa zabaldu eta hausnarketa egitera goaz. Animatu eta parte hartu!".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun