Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Ibaizabalen, Erandio parean

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 11a, 14:41

Gizonezko baten gorpua topatu du itsasadarraren inguruan zebilen herritar batek, gaur goizeko 08:30ak aldera, eta berehala eman du abisua.

Zendutakoa 50 bat urtekoa zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gorpua Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera. Joan den eguenean emakumezko baten gorpua agertu zen.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun