Material-batuketaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, egunotan dituzten beharrak honako hauek dira, jakiei dagokienez: ekilore-olioa, arroz luzea, makarroiak eta tomate ontziratua. Bestalde, arropa batzuk eskatu dituzte: prakak, 32 eta 38 neurri bitartekoak; izerditzeko-jertseak; galtzerdiak; jertsea; eta kirol-oinetakoak, 39 eta 47 neurri bitartekoak.
Modu berean, higiene-gai batzuk behar dituzte: hidratatzeko kremak, desodoranteak eta bainurako gelak. Azken gai horren gainean zehaztu dute litro batekoa ez izateko, eta 300 mililitrokoak edo antzeko tamainakoak hobesteko. Azkenik, motxilak eta esterak ere premiaz behar dituzte, errefuxiatuen beharrei erantzuna emateko.
Ordutegiak
Barikuan, abuztuak 17
- 13:00-14:30 Hegoalde herriko tabernan, Altzagako San Inazio kaleko 3. zenbakian.
- 19:30-21:00 Egoki herriko tabernan, Astrabuduko Etxegorri kaleko 6. zenbakian.
Zapatuan, abuztuak 18
- 13:00-14:30 Hegoalde herriko tabernan, Altzagako San Inazio kaleko 3. zenbakian.
- 13:00-14:30 Egoki herriko tabernan, Astrabuduko Etxegorri kaleko 6. zenbakian.
Domekan, abuztuak 19
- 13:00-14:30 Egoki herriko tabernan, Astrabuduko Etxegorri kaleko 6. zenbakian.