Ohi den legez, jende askok gozatuko ditu aurten Altzagako jaiak; aurten are eta gehiagok, Bilboko jaiakaz bat egiten ez duten urte denetan bezala. Dena den, egitarauak ohiko helburuari eutsi dio: denek ondo pasatzea. Hala, kuadrillen lehiaketa izango da jaien bizkarrezurra, eta badira nobedadeak ere. Alde batetik, Erandioko Euskaraldiaren batzordea martxan egongo da jaietan: barikuan sei orduko simulakro bat egingo dute, azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango den hizkuntza-ohiturak aldatzeko 11 eguneko ariketa zelakoa izango den ezagutzeko eta horretan trebatzeko. Hala, jaien lehenengo egunetik izena eman ahal izango da Sei Egun Euskaraz dinamikan, Altzagan.
Beste alde batetik, zapatuan, Euskal Herriko elektrotxarangen bosgarren nazio-topaketa egingo dute Altzagan. Topaketaren antolatzaile eta Ttek elektrotxarangaren kide Jon Ander Elosegiren arabera, «kalea okupatzea» izango da egun horren filosofia. Izan ere, bere ustez, elektrotxarangen zeregina da «jaiaren bidez kalea dantzan ipintzea, herria mugitzea eta jendea animatzea».
Lau banda izango dira zapatuan Erandion, eta laster iragarriko dituzte talde horien denen izenak. Modu berean, programazioa finkatzen dabiltza jai-batzordeagaz batera. Oraingoz jakinarazi dutenez, «publiko guztientzako topaketa» izango da: «Egia da, azkenengo urteotan, elektrotxarangak gaztegunetan finkatu direla gehienbat, baina, programazioa eta errepertorioa publiko osoari zabalik daude eta publiko osoarengana heltzen gara. Esaterako abesti bat jotzen hasi, eta, bat-batean, beharbada, jende nagusiagoak ezagutu eta abestu egiten du; gero, umeentzako Pirritx eta Porrotxen beste abesti bat joko dugu... Horrenbestez, ikusleak askotarikoak dira, publikoa oso zabala da», nabarmendu du Ttekeko kideak.
Horrez gainera, elektrotxarangak ikusi, entzun eta eurakaz batera abesteaz gainera, parte-hartzea zabala izango dela iragarri du Elosegik: «Aurten jolasak izango dira, arrasti partean. Ezberdinak izango dira. Izan ere, orain arte, beti, elektrotxarangen artean jolastu gara; ostera, aurten, herritarrak eta elektrotxarangak murgiltzea nahi dugu, biek batera zerbait egiteko. Modu berean, bazkarian ere guztiek parte hartu ahal izango dute», aurreratu du musikariak.
Egitaraua osorik:
Abuztuak 28, martitzena
- 12:00 Euskaraldiko simulakroan (Altzagan, sei ordu euskaraz) izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
- 12:00 Kuadrillen lehiaketan izen-ematea, udaletxeko etxabean.
- 12:00 Meza nagusia eta aurreskua, San Agustin elizan.
- 12:00-16:00 DJ Munza, Ziaboga tabernan.
- 12:30 Flashmob-txupinazoa, Irailaren 23a plazan.
- 12:55 Zapi-lehiaketako sari-banaketa, udaletxeko balkoian.
- 13:00 Pregoia eta txupinazoa, udaletxeko balkoian.
- 13:00 Erraldoien eta kilikien kalejira, Irailaren 23a plazatik.
- 15:00 Urdaiazpiko-zozketa, Jado kalean.
- 17:00 Txupinazo txikia, Irailaren 23a plazan.
- 17:30 Umeentzako saioa, Xaiborregaz, Irailaren 23a plazan.
- 19:30 Kuadrillen jaitsiera, Txorrillotik, argazkia eta azken erakustaldia.
- 21:00 Parrilada txosnetan.
- 22:00 Zezensuzkoa: «Erandioko Jatorrita»; Irailaren 23a plazan.
- 22:30 Elektrotxaranga kalez kale, txosnagunetik hasita.
- 23:00 Unai BDJ, Ziaboga tabernan.
Abuztuak 29, eguaztena
- 12:00 Puzgarriak, Europa Plazan, 14:00ak arte.
- 12:00 Tortilla-lehiaketan izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
- 12:30 Kuadrillen rallya, Irailaren 23a plazan.
- 13:30 Tortillak aurkeztea, Irailaren 23a plazan.
- 17:00 Puzgarriak, Europa Plazan, 19:30ak arte.
- 18:00 Buruhandien eta kilikien kalejira, Gautxoritik.
- 18:30 Bilbainadak: Los Txikis. Irailaren 23a plazan.
- 19:00 Gazte-poteo gidatua, tabernaz taberna.
- 19:30 Kuadrillentzako Frogapoteoa (gazte-poteoa egiten den bitartean).
- 20:00 Dantza-txokoa, metro-geltokiaren aurrean.
- 21:15 XII. Gazte-afaria, merkatu zaharrean.
- 21:30 Kontzertua Skalon tabernan.
- 23:00 Unai BDJ, Ziaboga tabernan.
- 00:00 DJ Bull, txosnagunean.
- 00:00 Kontzertua: Ready Aim Fire. Gure-Lur taberna aurrean, Obieta kalean.
Abuztuak 30, eguena
- 10:00 Zinta-lasterketa patineteakaz, Irailaren 23a plazan.
- 11:30 Molto motorren lasterketa, Irailaren 23a plazan.
- 12:00 Pintxo-lehiaketan izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
- 12:30 Talo-tailerra, Irailaren 23a plazan.
- 12:30 Kuadrillen gynkana, Irailaren 23a plazan.
- 13:00 Helduentzako mokadua, merkatu zaharrean.
- 13:30 Pintxoak aurkeztea, Irailaren 23a plazan.
- 17:00 Umeentzako ekintzak, Europa plazan.
- 18:00 Herri-mural feminista (emakumezkoentzat), Metroan.
- 18:30 Erraldoien kalejira, merkatu zaharretik.
- 18:30 Uztargi taldearen dantza-erakustaldia, Irailaren 23a plazan.
- 18:30 Kukaña, itsasadarrean.
- 19:30 Elkartasunezko txorizo-jana, batzokian.
- 19:30 Euskal kantak, kalez kale; La Plaza tabernan hasita.
- 20:00 Parrilada beganoa. Udaletxearen atzeko partean. Akelarre tabernak antolatuta.
- 21:00 Kontzertua: All for Bryan (Bryan Adams). Karraka eta Nebarrebak tabernetan.
- 21:00 Kontzertua: Bandidos (1. saioa). Gure-Lur taberna aurrean, Obieta kalean.
- 22:00 Kontzertua: Lionheart. Skalon tabernan.
- 22:00 Zezensuzkoa: «Erandioko Jatorrita»; Irailaren 23a plazan.
- 23:00 Kontzertua: Havana 537, Irailaren 23a plazan.
- 23:00 DJ Munza, Ziaboga tabernan.
- 00:00 Kontzertua: Bandidos (2. saioa). Gure-Lur taberna aurrean, Obieta kalean.
- 00:30 DJ Munza, Irailaren 23a plazan.
Abuztuak 31, barikua
• 09:00 Kuadrillentzako herri-gosaria, Irailaren 23a plazako etxabeetan.
• 11:00 Arrapala akuatikoa, Txorierri kalean, 13:00ak arte.
• 12:00 Paella-lahiaketarako izen-ematea. Irailaren 23a plazan.
• 12:30 Kuadrillen erruleta-jolasa, Irailaren 23a plazan.
• 13:00 Bits-jaia, Txorierri kalean, 14:30ak arte.
• 13:00 Euskaraldiaren simulakroaren hasiera: Altzagan sei ordu euskaraz! Irailaren 23a plazan.
• 14:00 Paellen aurkezpena. Irailaren 23a plazan.
• 15:00 Herri-bazkaria, Irailaren 23a plazan.
• 17:00 Olgetan Solas familiarteko kirol-jolasak, Europa plazan.
• 17:00 Futbolin erraldoia, Europa plazan.
• 17:00 Igel-tokaren lehiaketa, Benjamin Anaia plazan.
• 17:00 Esku-pilota, Jado ikastetxean.
• 18:00 Buruhandien eta kilikien kalejira, Gautxorin hasita.
• 18:30 Dantza-plaza, dantza-piko eta erromeria Patxi Perezegaz, Irailaren 23a plazan.
• 18:30 Boxeo-saioa, Uppercut taldeak antolatuta. Metroan.
• 19:30 Euskararen simulakroaren amaiera, Txorierri kalean.
• 20:00 Kuadrillen playback-lehiaketa, Txorierri kalean.
• 21:00 Kontzertua: Condon Blues (1. saioa). Gure-Lur tabernan, Obieta kalean.
• 22:00 Disko-festa, Txorierri kalean.
• 22:30 Kontzertua: Segirem. Irailaren 23a plazan.
• 23:00 DJ Nen, Ziaboga tabernan.
• 00:00 Kontzertua: Condon Blues (2. saioa). Gure-Lur tabernan, Obieta kalean.
Irailak 1, zapatua
Gazte Eguna + Euskal Herriko 5. Elektrotxaranga Topaketa
- 09:00 Putxera-lehiaketan izen-ematea, Obieta kalean.
- 09:30 Hiruko futbolaren lehiaketa, 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Erandio Kirol Elkarteak antolatuta, metro-geltokiaren aurrean.
- 11:30 Piñata, Europa plazan.
- 12:00 Puzgarriak, Europa plazan, 14:00ak arte.
- 13:00 Euskal Herriko 5. Elektrotxaranga Topaketaren hasiera. Ondoetorria Europa plazan.
- 13:00 Bertso-saioa: Maialen Lujanbio, Jone Uria, Xabat Galletebeitia eta Eneko Lazkoz; Irailaren 23a plazan.
- 13:00 Putxerak aurkeztea, Obieta kalean.
- 13:30 Elektro-poteoa, jolasak eta guzti.
- 15:00 Putxera-lehiaketaren sari-banaketa, Obieta kalean.
- 15:00 Gazte-bazkaria, Irailaren 23a plazan.
- 17:00 Puzgarriak, Europa plazan, 19:30ak arte.
- 17:00 Jolasak: Elektrotxarangak + gazteak. Irailaren 23a plazan.
- 17:00 Aurresku-lehiaketa, Irailaren 23a plazan.
- 18:30 Erraldoien kalejira, merkatu zaharretik.
- 19:00 Elektrotxarangak, kalez kale.
- 19:00 Parrilada Aliron tabernan (Benjamin anaia plazan).
- 20:00 Parrilada udaletxearen atzeko aldean, Akelarre tabernak antolatuta.
- 20:00 Dantza-txokoa, metro-geltokiaren aurrean.
- 20:30 Kuadrillen azken proba eta kuadrilla-lehiaketaren sari-banaketa, Irailaren 23a plazan.
- 21:00 Huicidas (1. saioa). Gure-Lur tabernan, Obieta kalean.
- 21:00 Elektrotxarangen emanaldia, Irailaren 23a plazan.
- 22:30 1970eko eta 1980ko hamarkadetako disko-festa, Txorierri kalean.
- 22:30 Kontzertua: Pikadura (Barricadaren omenezko taldea); ondoren erromeria Aldats taldeagaz, Irailaren 23a plazan.
- 23:00 DJ Nen, Ziaboga tabernan.
- 00:00 Huicidas (2. saioa). Gure-Lur tabernan, Obieta kalean.
- 02:00 Kulero eta galtzontzillo lasterketa, txosnagunean.
Irailak 2, domeka
- 11:00 Skate-txapelketa, Ramón Rubial kaletik, 13:00ak arte.
- 11:15 XLVIII Ategorri trofeoa. Ategorri zelaia.
- 12:00 Dantza-erakustaldia, Uztargi taldeagaz, 15:00ak arte, Irailaren 23a plazan.
- 12:30 Ur-gerra, Santi Brouard plazan.
- 13:00 Udal Musika Bandaren emanaldia kalez kale.
- 13:15 Zezenurezkoa, Irailaren 23a plazan.
- 16:00 Goitibeheren entrenamenduak.
- 17:00 Goitibehera-lehiaketa, Txorrillotik.
- 18:00 Irrien Lagunak, Txorierri.
- 19:00 Kontzertua: Anje Duhalde; Irailaren 23a plazan.
- 20:30 Naroa kantautorearen kantaldia, txosnetan.
- 20:30 Goitibeheren sari-banaketa, Obieta kalean.
- 21:30 Zezensuzkoa: «Erandioko Resakita», Irailaren 23a plazan.
- 21:30 Azken traka, Irailaren 23a plazan.