HIRUKA Jardunaldiak

HIRUKAren berbaldi irekiak: talo-solasaldia

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 19a, 12:11

Erandioko Txoko Feministaren laguntzari esker, saio berezia antolatu du HIRUKA Uribe Kostako komunikazio-taldeak, udagoieneko jardunaldi-sortaren barruan. Azaroaren 22an, eguenean, sexuari, feminismoari eta identitateari buruz berba egingo dute Saioa Hernandez psikologo eta sexologoak zein Bea Sever Chrysalis elkarteko kideak, parte-hartzaile denek taloak prestatzen dituzten bitartean.

Hitzordua arrastiko 19:00etan ipini dute, Gautxori talde kulturalaren egoitzan (San Jeronimo, 22). Sarrera doakoa izango da.

Ekitaldiaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun