Jendartea  Leioa 2018-11-09 11:57

Mahai-ingurua: "Tokiko hedabideak: hurbileko kazetaritzaren erronkak"

Mahai-ingurua: "Tokiko hedabideak: hurbileko kazetaritzaren erronkak"

Tokiko hedabideen erronkei ipiniko die arreta HIRUKAren jardunaldien bosgarren saioak, azaroaren 15ean, eguenean, EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko entzungelan, goizeko 11:00etatik aurrera. Jone Guenetxea Tokikomeko presidenteak, Maria Gonzalez Gorosarri EHUko ikertzaileak, Jabi Zabala Bilbo Hiria irratiko kideak eta Unai Brea HIRUKAko kazetariak parte hartuko dute mahai-inguruan.

  Gazteok  Berango 2018-11-05 11:07

Mahai-ingurua: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?"

Mahai-ingurua: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?"

HIRUKAren jardunaldien laugarren saioa Berangoko Gazte Mahaiaren laguntzaz antolatu dugu: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?" goiburuaren pean, gazte mugimenduko Ainara Lukek eta Getxoko Pentsionisten Elkarteko Begoña Zorrozuak parte hartuko dute mahai-inguruan. Ekitaldia eguenean izango da, azaroaren 8an, Berangoko Neba-arrebak tabernan (Sabino Arana, 20), 19:30etik aurrera.

  Historia  Barrika  Uribe Kosta 2018-10-28 19:47

Joseba Rios: "Lurralde honetan urbanizazio itzelak egon dira eta aztarnategi asko desegin dira"

Historiaurreari begira jarri ginen joan den eguenean, urriaren 25ean, El Rincón de Barrika tabernan, Aranbaltzako aztarnategi garrantzitsutik oso hurbil. Joseba Rios arkeologoak, HIRUKAko Iker Rincon kazetariak egindako galderei erantzunez, Uribe Kostan aurkitutako aztarnez eta bere lanaren nondik norakoez berba egin zigun.

  Historia  Barrika 2018-10-22 12:02

Jendaurreko elkarrizketa: "Arkeologia eta Historiaurrea"

Jendaurreko elkarrizketa: "Arkeologia eta Historiaurrea"

HIRUKAren jardunaldien hirugarren saioak atzera begira ipiniko gaitu. "Arkeologia eta Historiaurrea" goiburupean, jendaurreko elkarrizketa egingo diogu Joseba Rios arkeologoari, eguen honetan, urriaren 25ean, El Rincón de Barrika tabernan (Udaletxeko bidea, 4. Barrika), 19:00etatik aurrera.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2018-10-23 18:08

Mahai-ingurua: "Non eta nori erosi beharko genioke jatekoa?"

Elikagaien salmenta zuzenaz eta hurbileko zirkuituez jardun genuen HIRUKA jardunaldien bigarren saioan, urriaren 18an, Urdulizko Etxeandia Garardauak garagardo-fabrikan. Jon Etxeandia anfitrioiaz gainera, Gabi Basañez, Haizea Bengoetxea eta Jabi Peña ekoizleak batu genituen mahaiaren inguruan.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2018-10-18 09:12

Elikagai-ekoizle txikienak, kontsumo arduratsuaren alde

Iñigo Fernandez de Martikorena

Elikagai-ekoizle txikienak, kontsumo arduratsuaren alde

Elikadurari eta hurbileko salmentari arreta ipiniko die HIRUKAren jardunaldien bigarren saioak, eguenean, Urdulizko Etxeandia garagardotegian. 19:00etatik aurrera, lau ekoizlek euren ikuspuntuak azalduko dituzte.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2018-10-16 10:07

Berbaldia: "Elikagaien salmenta zuzena: Nori erosi behar diogu jatekoa?"

Berbaldia: "Elikagaien salmenta zuzena: Nori erosi behar diogu jatekoa?"

Apurka bada ere, gero eta jende gehiagok jotzen du hurbilekora elikagaiak erosteko orduan, saltoki handien eskaintzari muzin eginda. Salmenta zuzenaz berba egingo dugu, hain zuzen, datorren eguenean, tokiko hainbat ekoizle txiki batuta mahaiaren inguruan. Urdulizko Etxeandia garagardotegian izango da hitzordua. 

  Kultura  Gorliz  Uribe Kosta 2018-10-15 16:57

Zer kultura kontsumitzen dugu Uribe Kostako euskaldunok?

Kulturaz jardun genuen joan den urriaren 11n Gorlizko Xurrut tabernan. Horretarako, kulturgintzan dabiltzan aditu bi gonbidatu genituen: Ainhoa Ortells getxoztarra, Garrobi proiektuko sortzaile eta kidea, eta Alex Ygartua gorliztarra, besteak beste KEA herritar-proiektuaren bultzatzaileetako bat. Galdera bat izan zen gure abiapuntua: "Zer kultura kontsumitzen dugu Uribe Kostako euskaldunok?".

  Euskara  Uribe Kosta 2018-10-15 13:53

HIRUKA jardunaldiak: zer asmo daukazu datozen eguenetarako?

HIRUKA jardunaldiak: zer asmo daukazu datozen eguenetarako?

Uribe Kostakoa eta euskalduna bazara, udagoieneko eguenetarako hitzordua proposatzen dizu HIRUKAk. Herriz herri, hainbat gai jorratuko ditugu, zenbait kasutan jolas-giroan, abenduaren 13ra arte; bide batez, gure komunikazio-proiektuaren egoeraren berri emango dugu.