2018ko abenduan bost saihets-hezur hautsi zituen Jon Salvador 52 urteko korrikalari erandioztarrak. Hiru hilabetera, Saharako maratoian hirugarren egitea lortu du, Jon Jonathan Fahien suediarra eta Ahmed Lehsan sahararraren atzetik. Horretarako, ordu bi, 58 minutu eta 26 segundo behar izan ditu Salvadorrek.
Guztira sei ediziotan hartu du parte erandioztarrak. 2010ean lasterketa irabazi zuen, 2011n bigarren izan zen, 2017an hirugarren eta 2018an berriro ere bigarren. 2016an, aldiz, ezin izan zuen proba amaitu. 42 kilometrokoan hasi aurretik, bestalde, maratoi-erdiko lasterketa egin zuen hiru bider, 2004 eta 2005ean garaipena lortu zuen, eta 2007an hirugarren sailkatu zen.
Otsailaren 26an egin dute elkartasun-lasterketaren 19.edizioa, Saharako Errepublikaren Egunaren bezperan. Izan ere, saharar munduari errefuxiatuen egoera gogoraraztea da Tindouf hiriko kanpamenduetan jokatzen den kirol-probaren helburu nagusia.