Elkarretaratze zaratatsua egingo dute Akarlandako sexu-erasoa gaitzesteko

Erredakzioa 2019ko uzt. 9a, 09:39
Argazkia: HODEI TORRES

Domekako sexu-erasoagatik protesta egiteko gaur elkarretaratzea egitera deitu dute Erandioko Txoko Feministak eta Erandioko Emakumeen Elkarte Soziokulturalak. Zarata egiteko tresnak eroateko eskatu dute.

Altzaga auzoko metro-irteeran ipini dute hitzordua, arratsaldeko 20:00etan. Nazkatuta gaude, bat ere ez gehiago! goiburupean, zapatutik domekarako gauean Akarlanda parkean egindako sexu-erasoa gaitzetsiko dute.

Erasoaren ustezko egilea handik ordu gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak, eta espetxera bidali du epaileak daborduko. Biktimak salatu duenaren arabera, gauaren une batean Akarlandan aparkatutako autora abiatu zen lo egitera. Esnatu zenean, egin zioten sexu-erasoaz ohartu zen. Lagun batek esan dionez, gizonezko bat ibilgailuan sartu zen eta, geroago, ihes egin zuen, korrika.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun