Erandioko auzoa alderik alde zeharkatu ondoren, pregoia irakurri zuten atzo. Denera, hamazazpi kuadrillek parte hartu zuten eta jai giroan ospatu zuten festen hasiera. Ulpianoren jarraitzaleek eta kuadrillek ezin baino hobeto hasi zituzten Astrabuduko jaiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!