Barikuan, irailaren 27an, Erandio udalerrian sexu-eraso bat jasan zuela salatu du emakume batek; ondorioz, Ertzaintzak horren inguruko ikerketa jarri du martxan. Oraindino ez dute inor atxilotu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Polizia iturrien arabera, emakumeak barikuan bertan jarri zuen salaketa, erasoa jasan ondoren. Erandioko mugimendu feministak elkarretaratzea deitu zuten atzo "bortxaketa" hori salatzeko.
Eraso matxisten aurrean, herri erantzuna #Erandio.n!
— Erandioko ehbildu (@ehbilduerandio) September 30, 2019
Ante las agresiones machistas, respuesta popular.
¡¡¡Estamos hartas!!!#ErasoMatxistarikEZ! pic.twitter.com/BrHGYNKm3L
Ayer apoyamos la concentración convocada por Sare Feminista Erandio para condenar la violación de una mujer y la paliza sufrida por otra. Nuestro total apoyo a las dos y a todas las mujeres que han sufrido cualquier agresión sexista.
— Podemos Erandio (@ErandioPodemos) October 1, 2019
¡Si tocan a una, nos tocan a todas! #Erandio pic.twitter.com/Bjz0jESp5o
Erandioko Udalaren adierazpen instituzionala
Erandioko Udalak adierazpen instituzionala egin zuen atzo emakume horrek jasandako sexu-erasoa "erabat" arbuiatzeko:
"Erabat arbuiatzen dugu gertakari tamalgarri hau. Udalak elkartasuna adierazi nahi dio emakumeari, baita bere familia eta ingurukoei ere; eta gure esku dagoen horretan laguntzeko prest gaudela jakinarazten diogu.
Indarkeria matxista ez da eremu pribatuko arazoa; gizartearen arazo bat da, arazo estrukturala eta kolektiboa, guztiona, eta, beraz, denoi dagokigu jokabide matxistei aurre egitea. Erandioko Udalaren lehentasuna da genero-indarkeria prebenitzea eta herrritarrak arazo horren inguruan kontzientziatzea. Guztiok kolaboratu beharra dugu sexu-eraso oro salatzeko eta horregatik gertakari hauen aurrean sorgor ez geratzeko gizarteari dei egiten diogu.
Erandioko Udalean, udal-talde guztiekin batera, emakumeen aurkako indarkeria errotik eta behin betiko ezabatzeko lanean jarraituko dugu. Ahalegin guztiak egingo ditugu elkarbizitza eta errespetua gailenduko diren gizarte berdinzale bat lortzeko, gaur arbuiatzen dugun erasoak sekula ez errepikatzeko."
UDAL ADIERAZPENA - DECLARACIÓN INSTITUCIONAL#erandio pic.twitter.com/Et7033E0zY
— Erandioko Udala (@Erandiokoudala) September 30, 2019