Atzoko greba egunak "jarraipen handia" izan zuen, "% 85 ingurukoa", sindikatuen arabera. Erandion egindako mobilizazioan, Zornotzakoakaz batuta", milaka lagun bildu zen. Gainera, Erandiokoek bat egin zuten Cables y Alambres enpresako beharginei elkartasuna adierazteko, Vicinay taldeak enpresa ixteko erabakia hartu duelako. Enpresa horren ingurutik pasa zen protesta, txalo artean.
Gaur, Bizkaiko Metalgintzako grebaren hirugarren egunean, eserialdi bat iragarri dute sindikatuek mobilizazio nagusi gisa, Bilboko Gran Vian, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, 11:30ean.