Iazko uztailaren 8an hasi zituzten gaur erakutsitako lanak. Alkateak azaldu duenez, noranzko bakarreko galtzada berriak hiru metroko zabalera du, eta oinezkoentzako guneak sortu dira albo banatan, gutxienez metro bi zabal diren espaloiak ipiniz. Zuhaitzak eta hiri-altzariak ere gehitu dira.
Udalak adierazi duenez, "lehengo bidea ez zegoen egoera onean, zorua hondatuta zegoen lekua batzuetan eta saneamendu-sareak zaharkituta zeuden", besteak beste. Kale-argiak fatxadetatik kendu eta lurzoruan paratu dituzte, eta aparkaleku modura erabiltzeko asfaltatu eta atondu dute auzoko sarreran dagoen zelaia, jaietan barrakak hartzen dituena.
Amaitu berri den lanen lehenengo fase honek 378.000 euroko kostua izan du. Proiektu osorako aurrekontua milioi bi baino gehiagokoa da.