Berbotsek aurten ere jaia egitea erabaki zuen iazko abenduan, hainbat hilabetez berau antolatzen segitzeaz hausnartu ostean. Momentuz behintzat, Korrikarik ez dagoen urteetan Kanpomartxori eustea eta hortik aurrerako erabakiak geroko uztea adostu zuten. Martxoan egin beharrekoa zen edizioa noiz arte atzeratuko den ez dute adierazi oraingoz.