Irailean, Berbots euskara-taldeak iragarri zuen Kanpomartxo jaiaren etorkizunaz hausnarketa-prozesua abiaraziko zutela; arrazoietako bat zen "Ibilaldia eta beste batzuekin gertatu den bezala, jaia handitu egin dela, eta zalantza zegoela ea hasierako helburua (Erandioko euskaldunak elkartzea) ez ote den lausotu, euskaldunak ez diren asko ere hurbiltzen direlako", elkarteko kide Mikel Zarateren esanetan.
Azkenik, erabaki dute momentuz behintzat Korrikarik ez dagoen urteetan jaialdia antolatzen segitzea. Honenbestez, datorren udaberrian ere Kanpomartxo izango dugu; hortik aurrerako erabakiak geroko utzi ditu Berbotsek.