Udal-kiroldegiko langile bat kaleratu izana salatu du LABek

Unai Brea 2020ko api. 23a, 14:23

Kiroldegikoaren artxiboko irudia. HODEI TORRES

LAB sindikatuak ohar bat plazaratu du Erandioko Udal Gobernuak, "COVID-19 epidemia dela eta kiroldegia itxita dagoela aprobetxatuta", bertako langile bat kaleratu duela salatuz. Hala, Udalak hautsi egin du  "koronabirusaren aitzakiarekin inor ez kaleratzeko" araua, sindikatuaren berbetan.  

Oharrean azaldu dutenez, "Erandioko Udal Langileen Ordezkaritza Organoak aho batez eskatu die udal-agintariei, behin eta berriro, Udaleko lanpostu den-denei eustea, bai lanpostuen zerrendetan daudenei bai aldi baterako programen bidez betetzen direnei ere". 

Ildo horretatik, azpimarratu dute Erandioko Udalean aldi baterako kontratua duten langile asko dagoela: "Bitartekotasun-tasa izugarria da, ia %40koa, egiturazko lanpostu asko aldi baterako programen bidez betetzen dira". Haien esanetan, Udal Gobernuak "prekaritate hori aprobetxatu du 'gastuak murrizteko', lanposturik ez galtzeko eskariari bizkarra emanda". 

HIRUKAk galdetuta, gai honen gainean ezer esateko ez dutela adierazi dute udal-iturriek. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun