Koronabirusa Uribe Kostan

Jaietarako izaten den dirua aurten bestela erabiltzea adostu dute Udalak eta auzoetako jai-batzordeek

Unai Brea 2020ko mai. 7a, 21:30

Iazko San Agustin jaiak, Altzagan

COVID-19a gure bizimodua zeharo aldatzen dabil. Hala, aurten ez da jairik izango Erandion, ez behintzat ohituta gauden eran. Udalak eta auzoetako batzordeek elkarregaz sinatutako idatzia kaleratu dute, jaietarako izaten diren laguntzak osasun-krisiaren ondorioak arintzera bideratuko direla eta jaien arima, izatekotan, ekimen apalagoen bidez islatuko dela azalduz.

Hiru puntu ditu aipatutako akordioak. Lehenengoak dio, esan bezala, aurtengoan beste helburu batzuetara bideratuko dela jaiak egiteko erabili ohi den dirua. Besteak beste, ostalariei, merkatariei eta egoera ahulenean dauden familiei laguntzera.

Bigarren puntuan azaldu dutenez, jaiak egitea egokitzen den datetan, eta"jai-espirituari" uko ez egitearren, bestelako ekintza xumeagoak egingo dituzte, betiere pertsonen arteko distantziari dagokion momentua momentuko araudia betez. Hirugarren puntua bigarrenaren ildotik dator, eta zehazten du Udalak eta jai-batzordeek elkarregaz jardungo dutela lanean prebentzio-neurriak bete daitezen, bereziki jende-pilaketak saihestuz eta segurtasuna lehenetsiz.

Udalaz gain, honako jai-batzordeek izenpetu dute testua:

  • Faoeta
  • Erandiogoikoa
  • Goierri
  • Kukularra
  • Arriaga
  • Asua
  • Astrabudua
  • Altzaga
  • Enekuri
  • Lutxana
Erlazionatuak

Lamiakoko jaiak, bertan behera

Iker Rincon Moreno 2020 mai 01 Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun