Sistema kapitalista patriarkalak emakumeak "bigarren mailako herritar" bihurtzen dituela salatu zuten elkarretaratzearen antolatzaileek. "Pasibotasunak konplize bihurtzen zaitu", gaineratu zuten, baita azpimarratu ere "erasoei garrantzia kentzen zaienean, aitzakiak bilatzen direnean... sistema injustu hau" elikatzen dela.
Era berean, eguaztenean erasoa jasan zuen emakumeari elkartasunezko mezua helarazi zioten. "Kontrakoa irakatsi diguten arren, argi eta ozen diogu indartsuak garela, eta terrorismo matxistaren aurrean feminismoa dela gure arma!", gehitu zuten.
Beste eraso bat zapatuan, elkarretaratzea bihar
Erandioko Mugimendu Feministak jakinarazi duenez, beste eraso bat izan da zapatuan, eta hori deitoratzeko beste elkarretaratze zaratatsu baterako deialdia zabaldu dute. Ekainaren 29an (astelehena) egingo dute, Erandioko metro-geltokiaren aurrean, 19:00etan hasita.