Koronabirusa Uribe Kostan

Erandiogoikoako batzokia eta garagardotegia itxi dute lau positibo atzeman ondoren

Erredakzioa 2020ko abu. 2a, 11:33

Hainbat pertsonak COVID-19a detektatzeko PCR probetan positibo eman ondoren, Erandiogoikoako batzokia eta garagardotegia itxi zuten joan den barikuan, uztailaren 31n. Gutxienez lau kasu atzeman dituzte, horietako bi bertako langileak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Eitbri azaldu diotenez, den-denek dute harremana batzokiagaz.

Erandioko EAJk jakinarazi duenez, joan den barikuan itxi egin zuten Erandiogoikoako batzokia eta garagardotegia, bertako langileen artean hainbat COVID-19 positibo atzeman ondoren. Gainerako langileei PCR probak datorren astean egingo zaizkiela azaldu dute sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. “Erakunde ofizialek agintzen dizkiguten protokolo eta neurrien” berri emango dute. Bestalde, bestelako “dispositibo berezirik” martxan jarriko ez dutela azpimarratu dute Osasun Sailetik.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun