Daborduko 523 PCR proba egin dira Urdulizko ospitalean Erandiogoikoko Batzokiko garagardotegiko bezeroen artean. Horietatik, 4 positibo izan direla jakinarazi du Osasun Sailak. Gaur, beste 257 pertsonari egingo zaie proba. Basurtuko ospitalean, bestalde, 154 PCR egin dira zuzenean Erandiogoikoko garagardotegiaren fokuagaz lotuta, eta batek eman du positibo.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!