Bereziki, gazteen parte-hartzea (eurentzat prozesu bat ipini zen martxan, beren-beregi) oso txikia izan dela azaldu du Erandioko Udalak, hilero kaleratzen duen aldizkarian. "Kezkagarria da", adierazi dute, eta gogorarazi dute gazteak prozesuan murgiltzera bideratutako diru-saila ere ez dela nahikoa izan erantzun hobea lortzeko. Edozein kasutan, Udalak ez du parte-hartzearen gaineko datu zehatzik zabaldu, ez gazteei dagokienez ezta orokorrean ere.
"Jasotako ekarpenek zerikusia dute pandemia-egoerarekin, neurri batean", esan du Udalak. Batetik, ingurumenaren gaineko kezka oso sarritan agertu da, aurreko urteetan bainoago, askozaz. Horrez gain, segurtasuna, osasun publikoa eta gizarte-ekintza izan dira gehien aipatutako arloak. Bestalde, kudeaketa areagotzeko eskatu zaio Udalari.